Albisteak

Albiste berriagoak »

"Nevada Days" PEN sariketako finalisten artean Estatu Batuetan

2019-01-17  ¦  Sariak

Estatu Batuetako PEN elkarteak 2018ko liburu onenen zerrenda argitartu berri du. Urtero antolatzen duten PEN sari ezagunetarako hautagaiak dira eta horien artean azaltzen da Atxagaren "Nevada Days", itzulpen-lanik onenen artean. Datorren astean jakinaraziko dira 5 finalistak eta otsailean irabazlea.

 

"Erlea" aldizkariaren 12. alea argitaratu da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean

2018-11-16  ¦  Argitalpenak

ERLEA aldizkari literarioaren hamabigarren zenbakia aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bernardo Atxagak zuzendu duen aldizkariaren azken zenbakia izango da hamabigarren hau eta Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruz jarduten du, gehienbat; euskal akademiaren ehun urteko historian garrantzitsuak izan diren gertaerak eta pertsonaiak erakusten dira, modu hurbil eta, tarteka, harrigarrian.

 

Calixto Bieitok zuzenduriko "Obabakoak" antzezlanaren inguruko artikulua Estreno aldizkarian

2018-11-15  ¦  Prentsa

Antzerki garaikideari buruzko gaiak lantzen dituen Estreno aldizkariak artikulu luzea argitaratu du Calixto Bieitok zuzendutako "Obabakoak" antzezlanaren inguruan.

Calixto Bieitok zuzenduriko
 

"Sete casas em França" argitaratu da Portugalen

2018-11-13  ¦  Argitalpenak

Zazpi etxe Frantzian Portugalen atera dute oraindik astebete ez dela, Faktoria K-ren eskutik.

 

"Nevada Days" eleberriak iruzkin ederrak jaso ditu Estatu Batuetan argitaratu berritan

2018-07-12  ¦  Argitalpenak

Duela egun batzuk iragarri genuen nola argitaratu den Estatu Batuetan "Nevada Days" (Nevadako egunak, Pamiela 2013). Bada, hasi dira iristen lehenengo aipamen, iruzkin eta oharrak hainbat hedabidetan, eta pozik egoteko modukoak dira, oso harrena ona ari baita izaten Nevada Days. Besteak beste, The Millions aldizkariak 2018ko liburu interesgarrienen zerrendan sartu du.

 

"Zazpi etxe Frantzian" mazedonieraz argitaratua

2018-07-11  ¦  Argitalpenak

Duela egun batzuk argitaratu berri da Zazpi etxe Frantzian eleberriaren azken edizioa. Oraingo honetan mazedonierara itzulia, Antolog Books argitaletxearen eskutik.

 

Atxagaren 'Soinujolearen semea' ari dira filmatzen Fernando Bernuesen zuzendaritzapean

2018-06-19  ¦  Zinema

Soinujolearen semea eleberriaren zinemarako egokitzapena ari dira filmatzen egunotan Donostian. Eneko Sagardoy, Joseba Apaolaza eta Mireia Gabilondo daude aktoreen artean eta Fernando Bernues izango da zuzendaria. Bernardo Atxagari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak asteburu honetan.

Atxagaren 'Soinujolearen semea' ari dira filmatzen Fernando Bernuesen zuzendaritzapean
 

"Nevada Days" argitaratu da Estatu Batuetan, "Nevadako egunak" eleberriaren edizio berria

2018-06-10  ¦  Argitalpenak

Graywolf Press argitaletxeak Nevada Days argitaratu berri du, Margaret Jull Costak itzulia. Nevadako egunak eleberriak 2014ko Euskadi Saria irabazi zuen.

 

"Cants i encants", Bernardo Atxagaren emanaldia Bartzelonako Poesia Jaialdian

2018-05-11  ¦  Poesia

Egun hauetan ari dira ospatzen Bartzelonako Poesia Jaialdia. Bertan izandako ekitaldi ugarien artean poesia-emanaldi batean hartu du parte asteburu honetan Bernardo Atxagak, Josep Pierarekin batera, lepo zegoen Marés Museoan.

 

Bernardo Atxaga, César Aira eta Maja Lunde apirilean Bilbon egingo den "Gutun Zuria 2018" jaialdian

2018-03-23  ¦  Jaialdiak

Bilbon aurkeztu berri da Gutun Zuria jaialdiaren aurtengo programa. Apirilaren 23tik 29ra izango da Azkuna Zentroan. Partaideen artean, besteak beste, Bernardo Atxaga, Hasier Larretxea, César Aira eta Maja Lunde izango dira. Aurtengo gaia eta izenburua: Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?

Bernardo Atxaga, César Aira eta Maja Lunde apirilean Bilbon egingo den
 

Albiste zaharragoak »