Etxeak eta hilobiak

Editorea: Pamiela (Euskara)
Urtea: 2019
Orrialdeak: 432

Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azken nobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatza denak.

Badoaz urak, eta badoa irakurlea Ugarteko herritik Pauera, edo Baionara, edo Gaztelara, edo Texasera. Etengabea da mugimendua. Etengabea protagonisten joan-etorria ere. Narrazioan sartu eta atera dabiltza txikitan bat izandako anaia bikiak, Frantziara frantses ikastaro bat egitera joan eta mutututa itzuli den nerabea, Madrileko El Pardo kuartelean gertatu diren lau lagunak, astero Baionako psikiatra batengana joaten den ingeniaria, From fat to fit telebista programaren protagonista, sindikatu baten aldizkarian diharduen emakume gaztea, ospitaletik alde egiteko gogoz dagoen neskatoa...

Ezagutzen genuen lehendik ere Atxagaren ahalmen poetiko handia, unibertso osoak eta sakonak eraikitzeko gaitasuna. Narratzaile aparta dela ere bagenekien. Dohain horietaz gozatzeko aukera izango du irakurleak Etxeak eta hilobiak honetan. Betiko Atxaga dugu, alde horretatik. Baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan. Heldutasunak ondutako begiradarekin.

Beste edizio batzuk

Casas y tumbas

Alfaguara (España) - 2020
ISBN: 978-8420419374
Orrialdeak: 464

Huse og Gravsteder

Aurora Boreal (Danmark) - 2021
ISBN: 978-8793935112
Orrialdeak: 523

Kuce i grobnice

Buka Bes (Serbia) - 2022
ISBN: 978-86-6407-166-6
Itzultzailea: Biljana Isailovic

Spytya kay Tafoy

Ekkremes (Grezia) - 2022
ISBN: 978-618- 5076-47-4
Itzultzailea: Kostas Athanassiou

Water Over Stones (USA)

Graywolf Press (USA) - 2022
ISBN: 978-1-64445-095-6
Orrialdeak: 400
Itzultzailea: Thomas Bunstead, Margaret Jull Costa

Water Over Stones (UK)

MacLehose Press (UK) - 2022
ISBN: 9781529410044
Itzultzailea: Margaret Jull Costa, Thomas Bunstead