Kilker bat autopistan

Editorea: Pamiela (Euskara)
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-9172-205-2
Orrialdeak: 352

Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita eta osatuta.

"Kilker bat bezala paratu beharra dago autopistako zangan, inork entzuten edo ulertzen ez duen mezu batekin apika, jendearen bizitza ziztu bizian doan artean. Kilkerra. Baina kilker honek gaineko hego gogortuak igurtziz egiten duen hots zolia ez da beti-batekoa. Kilkerra ikuslea eta lekukoa da, memoriaduna eta pentsamenduduna. Ez da kilker bat: gogo kritikoa da". (Joseba Sarrionandia)

"Zaratak estaltzen duen hotsaren bila jo genuen Atxagarengana. Behar zuen A-8ak kilkerraren hotsa". (Maite Artola)

Beste edizio batzuk

Un grillo en la autopista

Folch & Folch (Castellano) - 2023
ISBN: 978-84-19563-15-6
Orrialdeak: 440
Itzultzailea: Asun Garikano

Un grill a l'autopista

Folch & Folch (Català) - 2023
ISBN: 978-84-19563-16-3
Orrialdeak: 440
Itzultzailea: Marta Hernández Pibernat