Albisteak

Albiste berriagoak »

"Memoirs of a Basque Cow" argitaratu da Erresuma Batuan, Dedalus etxearen eskutik

2020-03-03  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxagaren lan ezagunenetako bat argitaratu berri da Erresuma Batuan: Memoirs of a Basque Cow (Dedalus, 2020).

 

"Casas y tumbas" eleberria, 2020ko idazlan nabarmenen artean

2020-01-08  ¦  Prentsa

Hasi berri dugun 2020. urte honetan argitaratuko diren liburuen arteko interesgarrienak azpimarratu ditu RTVE telebista kateak. Besteak beste, urtarrilean argitaratuko den Casas y tumbas, Bernardo Atxagaren azken eleberria.

 

"Obabakoak", Alfaguararen edizio berezia Marta Cardenasen ilustrazioekin

2019-12-27  ¦  Argitalpenak

Alfaguara argitaletxeak "Obabakoak" liburuaren edizio berezia argitaratu berri du.

 

Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi du Bernardo Atxagak

2019-11-25  ¦  Sariak

Bernardo Atxaga idazleak jasoko du aurtengo Espainiako Letren Sari Nazionala. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Kultura Ministerioak banatzen du.

Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi du Bernardo Atxagak
 

Urriaren 16an aurkeztuko da Donostian "Etxeak eta hilobiak", Atxagaren azkenengo eleberria izango dena

2019-10-11  ¦  Argitalpenak

Bi urteko lanaren ondoren, datorren asteazkenean (urriak 16) argitaratuko da Atxagaren azken lana, Etxeak eta hilobiak. Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria. Egilearen hitzetan, "hauxe izango da nire azkenengo nobela".

Urriaren 16an aurkeztuko da Donostian
 

"Soinujolearen semea", Fernando Bernuések zuzendutako filma, laster zinemetan

2019-04-02  ¦  Zinema

Iritsi da ordua. Duela urte bete inguru hasi zen "Soinujolearen semea" pelikularen filmazioa eta aste honetan aurkeztuko da pantailetan. Atxagaren eleberrian oinarrituta dago filma, Patxo Telleria izan da gidoilari eta Fernando Bernués zuzendari. Ostiral honetan (apirilak 5) aurkeztuko da Donostian eta apirilaren 12an helduko da zinemetara.

 

"Lista de locos y otros alfabetos" berrargitaratu du Xordica argitaletxeak

2019-04-02  ¦  Argitalpenak

Oso albiste ona gaur dakarguna. Xordica argitaletxeak Lista de locos y otros alfabetos liburua berrargitaratu du, Bernardo Atxagak duela 20 urte idatzitako lana. Datorren astean aurkeztuko da Madrilen.

 

Bernardo Atxagak ere bere "harria" jarri du Santiago de Compostelako "Mintzo diren harrien" lorategian

2019-03-21  ¦  Prentsa

Bernardo Atxaga Santiago de Compostelan izan zen joan zen asteburuan "O xardín das pedras que falan" lorategian bere harria jartzen.

Bernardo Atxagak ere bere
 

Atxagak idatzitako Xolaren abenturak "Wonderful Kids Books For Dog Lovers" zerrendan sartu dute

2019-03-21  ¦  Prentsa

Txakurzaleentzat gomendatutako 10 liburu onenen zerrenda egin du EzvidWiki komunitate estatubatuarrak, eta bertan azaltzen da Atxagak idatzitako "Xolaren abenturak" ("The adventures of Shola", 2013).

Atxagak idatzitako Xolaren abenturak
 

"Nevadako egunak" finalista Estatu Batuetako PEN America 2019 sarietan

2019-01-26  ¦  Sariak

PEN America sari entzutetsuen epaimahiak atzo iragarri zituen aurtengo sarietako finalistak, eta horien artean dago, 2018an Estatu Batuetan argitaratutako itzulpen-lan onenen artean, Bernardo Atxagaren Nevadako egunak. Otsailaren 26an jakingo dugu irabazlearen izena.

 

Albiste zaharragoak »