Albisteak
Albiste berriagoak »Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi du Bernardo Atxagak
2019-11-25 ¦ Sariak
Bernardo Atxaga idazleak jasoko du aurtengo Espainiako Letren Sari Nazionala. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Kultura Ministerioak banatzen du.

Urriaren 16an aurkeztuko da Donostian "Etxeak eta hilobiak", Atxagaren azkenengo eleberria izango dena
2019-10-11 ¦ Argitalpenak
Bi urteko lanaren ondoren, datorren asteazkenean (urriak 16) argitaratuko da Atxagaren azken lana, Etxeak eta hilobiak. Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria. Egilearen hitzetan, "hauxe izango da nire azkenengo nobela".

"Soinujolearen semea", Fernando Bernuések zuzendutako filma, laster zinemetan
2019-04-02 ¦ Zinema
Iritsi da ordua. Duela urte bete inguru hasi zen "Soinujolearen semea" pelikularen filmazioa eta aste honetan aurkeztuko da pantailetan. Atxagaren eleberrian oinarrituta dago filma, Patxo Telleria izan da gidoilari eta Fernando Bernués zuzendari. Ostiral honetan (apirilak 5) aurkeztuko da Donostian eta apirilaren 12an helduko da zinemetara.

"Lista de locos y otros alfabetos" berrargitaratu du Xordica argitaletxeak
2019-04-02 ¦ Argitalpenak
Oso albiste ona gaur dakarguna. Xordica argitaletxeak Lista de locos y otros alfabetos liburua berrargitaratu du, Bernardo Atxagak duela 20 urte idatzitako lana. Datorren astean aurkeztuko da Madrilen.

Bernardo Atxagak ere bere "harria" jarri du Santiago de Compostelako "Mintzo diren harrien" lorategian
2019-03-21 ¦ Prentsa
Bernardo Atxaga Santiago de Compostelan izan zen joan zen asteburuan "O xardín das pedras que falan" lorategian bere harria jartzen.

Atxagak idatzitako Xolaren abenturak "Wonderful Kids Books For Dog Lovers" zerrendan sartu dute
2019-03-21 ¦ Prentsa
Txakurzaleentzat gomendatutako 10 liburu onenen zerrenda egin du EzvidWiki komunitate estatubatuarrak, eta bertan azaltzen da Atxagak idatzitako "Xolaren abenturak" ("The adventures of Shola", 2013).

"Nevadako egunak" finalista Estatu Batuetako PEN America 2019 sarietan
2019-01-26 ¦ Sariak
PEN America sari entzutetsuen epaimahiak atzo iragarri zituen aurtengo sarietako finalistak, eta horien artean dago, 2018an Estatu Batuetan argitaratutako itzulpen-lan onenen artean, Bernardo Atxagaren Nevadako egunak. Otsailaren 26an jakingo dugu irabazlearen izena.

"Nevada Days" PEN sariketako finalisten artean Estatu Batuetan
2019-01-17 ¦ Sariak
Estatu Batuetako PEN elkarteak 2018ko liburu onenen zerrenda argitartu berri du. Urtero antolatzen duten PEN sari ezagunetarako hautagaiak dira eta horien artean azaltzen da Atxagaren "Nevada Days", itzulpen-lanik onenen artean. Datorren astean jakinaraziko dira 5 finalistak eta otsailean irabazlea.

"Erlea" aldizkariaren 12. alea argitaratu da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean
2018-11-16 ¦ Argitalpenak
ERLEA aldizkari literarioaren hamabigarren zenbakia aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bernardo Atxagak zuzendu duen aldizkariaren azken zenbakia izango da hamabigarren hau eta Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruz jarduten du, gehienbat; euskal akademiaren ehun urteko historian garrantzitsuak izan diren gertaerak eta pertsonaiak erakusten dira, modu hurbil eta, tarteka, harrigarrian.

Calixto Bieitok zuzenduriko "Obabakoak" antzezlanaren inguruko artikulua Estreno aldizkarian
2018-11-15 ¦ Prentsa
Antzerki garaikideari buruzko gaiak lantzen dituen Estreno aldizkariak artikulu luzea argitaratu du Calixto Bieitok zuzendutako "Obabakoak" antzezlanaren inguruan.
