Albisteak
Albiste berriagoak »"Debout dans Babel", Europarrak eta hizkuntzak
2007-11-29 ¦ Argitalpenak
Ons Erfdeel argitaletxe nederlandarrak liburu bat kaleratu du Europako hizkuntzen inguruan. Hamasei hizkuntzatan idazten duten hamasei idazleren hitzak bildu dira, tartean Atxaga eta euskara.
Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia sarean irakurgai
2007-11-16 ¦ Hitzaldiak
Bernardo Atxagak ekainean Udako Ikastaroetan egindako sarrera-hitzaldia sarean kontsultatu daiteke gaurtik aurrera, webgune honetan bertan, Testuak atalean: Otra mirada.
"Racconti di montagna" (Einaudi, 2007)
2007-10-31 ¦ Argitalpenak
Einaudi argitaletxe italiarrak "Racconti di montagna" (Mendiko ipuinak) bilduma kaleratu du. Hainbat idazleren testuak biltzen dira bertan, tartean Bernardo Atxagaren ipuin bat.
"Soinujolearen semea" eleberria danieraz argitaratu da
2007-10-17 ¦ Argitalpenak
Frankfurteko Liburu Azokarekin batera kaleratu da, Samleren argitaletxearen eskutik, "Soinujolearen semea" liburuaren danierazko bertsioa.
"Astakiloen abenturak" Berriaren eskutik
2007-10-08 ¦ Argitalpenak
Gaur hasita, Atxagaren "Astakiloen abenturak" ipuin bilduma banatuko da BERRIArekin. Bernardo Atxagaren ipuinak dira, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. Orain dela 20 urte, 1987an, argitaratutako "Flannery eta bere astokiloak" bildumaren argitalpen berritua da.
"Il libro del mio fratello"
2007-09-30 ¦ Argitalpenak
Orain dela aste batzuk aurkeztu da Italian "Soinujolearen semea" eleberriaren italierako itzulpena, "Il libro del mio fratello" (Enaudi, 2007). Itzultzailea Paola Tomasinelli izan da.
Urtebeteko egonaldia Renoko Basque Studies Center-en
2007-08-11 ¦ Egonaldiak
Abuztuan hasita, ia-ia urtebeteko egonaldia egingo du idazleak Renoko unibertsitatean. "William Douglass Distinguished Visiting Scholar" programan parte hartuko du.
Bernardo Atxaga eta Edouard Glissant Itsasuko Errobiko jaialdian
2007-07-14 ¦ Hitzaldiak
Errobiko jaialdia uztailaren 19tik 21era izango da Itsasun (Lapurdi).
Zilarrezko Euskadi saria jaso du Bernardo Atxagak
2007-06-30 ¦ Sariak
Donostiako Liburu Azokak eman dio saria "Markak" lanagatik.
Elkarrizketa Liberation egunkarian
2007-06-17 ¦ Elkarrizketak
Aste honetan elkarrizketa egin diote Bernardo Atxagari Liberation egunkarian.