« Itzuli albistegira

Dublingo Nazioarteko Literatura Jaialdian izan da Atxaga

2024-05-21  ¦  Albisteak

Egun hauetan Bernardo Atxaga Dublinen izan da bertako da Nazioarteko Literatura Jaialdian. Besteak beste, dialogo batean hartu zuen parte Tadhg Mac Dhonnagáin editore eta irlanderazko idazkearekin. Bi hizkuntza gutxituren ikuspegia eman zuten, moderatzaile Deirdre Kelly aritu zelarik, International Journal of Iberian Studies aldizkariko editorea.

Dublingo Nazioarteko Literatura Jaialdian izan da Atxaga

Nor garen, gure identitatea nola moldatzen duten hizkuntzek; horretaz jardun zuten Atxagak eta Mac Dhonnagainek igandean. Atxagak Etxeak eta hilobiak eleberria ekarri zuen solasera (ingelesez Water over stones itzulpenarekin emana) eta Mac Dhonnagainek Madame Lazare bere lana (Irlandako Liburu Sariaren garaile eta 2022ko Europako Batasuneko Literatura Sarian epaimahaiaren aipu berezia jasotakoa).

Euskaraz irakurralditxoa ere egin zuen Atxagak, bideo honetan ikusten den bezala.

Atzo, berriz, International Literature Festival berean eta Cervantes Institutuak antolatua, liburu aurkezpen bikoitzean izan zen Atxaga. Gaztelerazko bi edizio aurkeztu zituen, Paradisuaren kanpoko aldeak liburuaren itzulpena (Exteriores del paraíso, Cuatro lunas, 2023) eta Desde el otro lado (Alfaguara, 2022) narrazio bilduma, bi ipuin itzuli dituenak (Bi anai eta Andoniren heriotza LSDaren argitan) eta bi testu espreski edizio honetarako idatziak (Conferencia sobre la vida y la muerte en el cementerio de Obaba-Ugarte eta Un crimen de película)