Hondarrak Bloga

Prison de Mauzac

2016-01-12

Artoa, haren zuztar altuak, haren hosto zabalak... eta zein atsegina zen soroetan barneratzea, zein suspergarria haietan bizpahiru orduz ezkutatzea dei-oihuei jaramonik egin gabe! Gero azkenean hurbiltzen zen BG, zeinek hasieratik jakiten baitzuen non geunden, eta esaten zigun ateratzeko lehenbailehen, iluntzen ari zuela eta iristear zegoela Basahuntza, piztia ikaragarria, gauez ume-harrapaketan ibiltzen zena.