Albisteak

Albiste berriagoak »

Atxaga Lit&Lunch ekitaldian

2010-06-03  ¦  Jaialdiak

Bernardo Atxagak irakurketa egingo du Lit&Lunch izeneko programan. Ekainaren 8an izango da, San Franciscon (California, AEB).

Atxaga Lit&Lunch ekitaldian
 

Bernardo Atxaga "Eusko Ikaskuntza Visiting Professor of Basque Culture" Stanford Unibertsitatean

2010-05-17  ¦  Unibertsitatea

Martxoaren 29tik ekainaren 9ra, Bernardo Atxaga idazleak graduondoko eta graduaurreko ikastaro bana emango du Stanford Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak), lehenengo "Eusko Ikaskuntza Visiting Professor of Basque Culture" Programan.

Bernardo Atxaga
 

Elkarrizketa EuskoNews aldizkarian

2010-05-14  ¦  Elkarrizketak

Josemari Velez de Mendizabalek elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari "Eusko News" aldizkarian.

Elkarrizketa EuskoNews aldizkarian
 

Atxaga PEN jaialdian

2010-04-16  ¦  Jaialdiak

Apirilaren 26an hasita PEN Festival delakoa ospatuko da New Yorken (AEB). Bertaratuko diren idazleen artean Bernardo Atxaga euskalduna ere izango da. Gainera, PEN Clubak Minneapolissen antolatutako beste ekitaldi batean ere hartuko du parte datozen egunotan.

Atxaga PEN jaialdian
 

"Zazpi etxe Frantzian" Galizian saritua

2010-01-22  ¦  Sariak

"Zazpi etxe Frantzian" eleberriak itzulpengintza saria irabazi du Galizian. 2009. urtean galegora itzulitako lanik onena izendatu dute.

 

Itzulpen saria "The Accordionist's Son" liburuarentzat

2010-01-15  ¦  Sariak

"Soinujolearen semea" eleberriaren ingelesezko itzulpenak, "The Accordionist's Son" liburuak, TLS itzulpengintza-saria irabazi du.

Itzulpen saria
 

Atxagaren argitalpen berriak atzerrian

2009-12-22  ¦  Argitalpenak

Urte bukaera honetan Bernardo Atxagaren hainbat lan berri kaleratu dira atzerrian eta datozen hilabeteetarako ere argitalpen gehiago aurreikusi dira.

Atxagaren argitalpen berriak atzerrian
 

Atxaga Fábula aldizkariaren 27. zenbakian

2009-11-20  ¦  Aldizkariak

Atzo aurkeztu zen Logroñon "Fábula" aldizkariaren 27. zenbakia. Bernardo Atxaga izan zen ekitaldian eta "Los paraísos y los gatos" testuaren irakurketa egin zuen.

Atxaga Fábula aldizkariaren 27. zenbakian
 

Istanbulgo liburu-azoka

2009-10-30  ¦  Azokak

Urriaren 31an hasi eta azaroaren 3ra bitartean liburu azoka izango da Istanbulen. Turkiako hirian antolatu den lehenengo nazioarteko liburu-azoka izango da.

Istanbulgo liburu-azoka
 

Erlea aldizkaria aurkeztu da

2009-10-08  ¦  Argitalpenak

Gaur, urriak 8, aurkeztu da Donostian "Erlea" kultura aldizkari berria. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

Erlea aldizkaria aurkeztu da
 

Albiste zaharragoak »