Albisteak

Albiste berriagoak »

Atxagaren "Seven Houses in France" eleberria, 2011ko atzerriko liburu onenen zerrendan Erresuma Batuan

2012-03-08  ¦  Sariak

Gaur jakinarazi dira 2012. urteko "Independent Foreign Fiction Prize" sariketako 15 finalistak. The Independent egunkariak urtero antolatzen duen sariketa da, nazioartean zeresan handia sortzen duena, eta urtean zehar Erresuma Batuan argitaratu diren atzerriko libururik onenak saritzen ditu. Finalisten artean Bernardo Atxagaren "Seven houses in France" eleberria dago aurtengoan.

Atxagaren
 

"Mémoires d'une vache" berrargitaratu da

2012-02-27  ¦  Argitalpenak

Lehenago ere Frantzian salgai zegoen arren, joan den urtarrilean berriro argitaratu da "Mémoires d'une vache" ("Behi euskaldun baten memoriak") frantsesez.

 

Atxagaren "Borrokaria" liburua argitaratu du Etxepare Institutuak

2012-02-03  ¦  Argitalpenak

Etxepare Euskal Institutuak bi liburu berri argitaratu ditu. Tartean, Bernardo Atxagaren azken lana "Borrokaria", hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz ("El luchador") eta ingelesez ("The fighter").

Atxagaren
 

Bernardo Atxaga "Cuadernos de Narrativa" bilduman

2012-01-31  ¦  Argitalpenak

"Cuadernos de Narrativa" liburu-bildumaren azken aleak Bernardo Atxagaren literatura du ardatz. 2009ko "Grand Séminaire de Neuchâtel. Coloquio Internacional Bernardo Atxaga" delakoan izandako hitzaldi eta ponentzien bilduma da. Neuchâteleko (Suitza) Unibertsitatean izan zen Jardunaldia, 2009ko martxoaren 23, 24 eta 25 bitartean. Irene Andres-Suárez eta Antonio Rivas Bonillo dira egileak.

Bernardo Atxaga
 

"L'ottava casa" argitaratu da Italian

2012-01-09  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxagaren "Zazpi Etxe Frantzian" liburuaren italierazko itzulpena argitaratu da berriki, "L'ottava casa".

 

Iruzkin gehiago "Seven Houses in France"ri buruz: The Guardianekoa eta The Independenteko bigarrena

2012-01-03  ¦  Hemeroteka

Azaroan argitaratu zenetik, Bernardo Atxagaren azken eleberria kritika zoragarriak ari da jasotzen Erresuma Batuan. Azken egunotan The Guardian eta The Independent egunkarien eskutik.

Iruzkin gehiago
 

Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak TLS eta The Independent egunkarietan

2011-12-20  ¦  Hemeroteka

Bernardo Atxagaren azken eleberriak, "Zazpi etxe Frantzian" liburuaren ingelesezko edizioak, oso iruzkin onak jasotzen jarraitzen du.

Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak TLS eta The Independent egunkarietan
 

Bernardo Atxaga "Anitzele" telebista-saioan

2011-12-02  ¦  Hedabideak

Bernardo Atxaga Euskal Telebistan izan zen atzo gauean. Bere lanaz eta bizitzaz luze hitz egiteko aukera izan zuen Anitzele saioan.

Bernardo Atxaga
 

"Seven Houses in France" eleberriak harrera ona

2011-11-29  ¦  Argitalpenak

Azaro hasieran argitaratu zen Atxagaren azken eleberria ingelesez, "Seven Houses in France". Harrezkero harrera ona izaten ari da. Hauxe da ingelesez argitaratzen den Atxagaren seigarren lana.

 

"Erlea" aldizkariaren 5. alea kalean

2011-11-28  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Literatura Aldizkaria 5. zenbakira iritsi da. Datorren astean aurkeztuko da Bilbon. Oraingoan, autoak eta komikia dira aldizkariaren hari nagusia.

 

Albiste zaharragoak »