« Itzuli albistegira

'Enarak' gazteleraz ('Golondrinas') eta itzulpen/edizio gehiago

2026-03-05  ¦  Albisteak

Nazioarteko zenbait itzulpenekin hasi da 2026a. Golondrinas, Bernardo Atxagaren azken eleberriaren (Enarak, 2025) gaztelerazko itzulpena (Atxagak berak egina) apirilean kaleratuko du Alfaguara argitaldariak. Hungarian eta Italian ere badira nobedadeak.

'Enarak' gazteleraz ('Golondrinas') eta itzulpen/edizio gehiago

Enarak eleberri originala da, nahasten ditu fikzioa eta errealitatea, umorea eta intriga, poesiaz beteriko narratiba da... Irakurri Alfaguara/Penguin-en orrian nola aurkezten duten gazteleraz.

Beste edizio berri batzuk dira Dall'altra Parte (21lettere) italieraz, eta Obabakoak klasikoa hungarieraz (Typotex): Obabakoak - Az utolsó szó keresése, Azken hitza bilatu, azpititulu hori jarri dio ipuin bildumari bere itzultzaileak, Yvonne Mesterrek.