« Itzuli albistegira

"Obabakoak" antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du

2017-11-09  ¦  Antzerkia

Urrian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren, "Obabakoak" antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du. Bartzelonan harrera onarekin antzeztu ondoren, Euskal Herrira itzuliko da datozen asteotan.

Duela 3 aste estreinatu zen Obabakoak antzezlana Bilbon. Bernardo Atxagaren lanik ezagunen artean dago Obabakoak (1988), eta oraingoan taula gainera eraman du Calixto Bieito zuzendari artistikoak.

Bilboko estreinaldiaren ostean, Bartzelonan ere antzeztu da azken egunotan (euskaraz, katalanezko azpidatziekin), han ere harrera beroarekin. Periodico egunkarian argitaratutako iruzkinetik hartutakoak dira ondorengo hitzak:

"De grandes creadores hay que esperar siempre las apuestas más arriesgadas. No se trata de descubrir a Calixto Bieito, pero sí de valorar su decisión de enfrentarse a una novela totémica como "Obabakoak" (...) La traslación teatral mama del espíritu de la novela, que recrea un mundo mágico en un entorno vasco imaginario que se ha llegado a comparar con el Macondo de García Márquez. (...) Riesgo, poesía visual, atmósfera y respeto al texto de Atxaga se citan en una propuesta caudalosa, nada costumbrista ni naturalista, (...) que atrapa por la indiscutible sensación de asistir a una obra mayor. (...) Bieito saca lo mejor de cada uno de los 11 intérpretes. Por citar tres nombres, Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto y Miren Gaztañaga destapan una capacidad interpretativa majestuosa".

Bartzelonatik itzuli ondoren, datozen egunotan Bilbon eta Donostian ere ikusi ahalko da antzezlana. Lehenengo Bilbon, euskaraz azaroaren 28an eta gaztelaniaz azaroaren 23-26 bitartean eta abenduaren 2an). Ondoren Donostiako Victoria Eugenian, abenduaren 20an gaztelaniaz eta 21ean euskaraz.

Time Out aldizkariak elkarrizketa luze eta interesgarria egin die bi protagonistei, Atxagari eta Bieitori. Atxagak bertan aipatutako hitz batzuk ekarriko ditugu. "Obabakoak-eko pertsonaiak ukitu ahal izateak emozio handia sortarazten dit. Mirakulu bat da. Bapatean, etereoa dena materializatu egiten da. Konkrezioa hartzen du, ahotsa".

Argazkia: El Peri