« Itzuli albistegira

Dena prest "Obabakoak" antzezlanaren estreinaldirako

2017-10-09  ¦  Antzerkia

Aste bete besterik ez da falta. Datorren astean estreinatuko da Obabakoak antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Gaur goizean eman dute prentsa-aurrekoa arduradunek.

Dena prest

Bernardo Atxagaren lanik ezagunen artean dago Obabakoak (1988). Argitaratu zenetik mundu osora zabaldu da, 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli, hainbat sari jaso ditu... Obaba izeneko filma ere egin zuen Montxo Armendarizek 2005ean, eta oraingo honetan taula gainera eramango dute.

Bilboko Arriaga antzokiaren ekoizpena da, eta Calixto Bieito izan da zuzendari artistikoa. Aktoreen artean, berriz, Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Gurutze Beitia, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztaņaga, Iņake Irastorza, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoy.

Antzezlana ikuskizun handi bat izango da, musika, dantza eta proiekzioak ere izango dituena. "Esperientzia sentsorial" bat izango dela aipatu du zuzendari Calixto Bieitok, eta gaineratu du antzezlana "11 ahotsentzat pentsatutako poema sinfoniko-bisual bat izango dela. Atxagak, bestalde, esan du Obabakoeken moldaketa hau oso berezia dela beretzat eta bereziki poztu duela. Ez du nahi izan orain arteko entseguen eta gertakizunen ezer ikusi eta ezagutzerik, estreinaldi egunean beste edozein ikuslek bezala dastatu ahal izateko "Obabakoak".

Arriaga antzokian egingo dute lanaren estreinaldia, lehenengo euskaraz urriaren 18tik 21era (urriaren 18an taldeentzat; 19tik aurrera emanaldi arruntak), eta gero gaztelaniaz, azaroaren 23tik 26ra. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Euskarazko emanaldien aurretik Bernardo Atxagarekin solasaldia antolatu du Zenbat Gara Elkarteak. Arriaga Antzokiko foyerrean 19.30etan.

Bieito egokitzapen aske honetan, pertsonaiak amodioz, desioz, oroigarriz, beldurrez eta zalantzez beteriko giza pertsonaia bezala agertzen dira. Haurtzaroaren urrutiko eta antzinako mundu horretan gertatzen diren istorioak, non Freud izena ez zegokion gure hiztegiari. Mundu bat fantasiaz, ikuskizunez beteta, irudiak memoriaren gauean, eta gure izakiaren txoko ezkutuenetan gordeta.