« Back

"Nevada Days" argitaratu da Estatu Batuetan, "Nevadako egunak" eleberriaren edizio berria

2018-06-10  ¦  Argitalpenak

Graywolf Press argitaletxeak Nevada Days argitaratu berri du, Margaret Jull Costak itzulia. Nevadako egunak eleberriak 2014ko Euskadi Saria irabazi zuen.

2017an Erresuma Batuan kaleratu ondoren, oraingoan Estatu Batuetan ere ikusi du argia Nevada Days eleberriak, Graywolf Press argitaletxearen eskutik. Lehenago ere kaleratu izan ditu argitaletxe berberak idazle euskaldunaren hainbat lan, hala nola, The Accordionist's Son, Obabakoak edo Seven houses in France.

Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere orrialdeetan azalduz doazen pieza guztiek giza esperientzia dute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak.

Hona hemen dagoeneko jaso dituen iruzkinetako batzuk:

"The sublime meets the surreal in this hypnotic blend of memoir and fiction by the great Basque writer as he explores Reno, Nevada, an outpost teeming with David Lynch–like menace and haunted dreams.” Oprah.com

"A foreboding, atmospheric slow burn. . . . The real genius of this novel is Atxaga’s unique blending of autobiography and fiction, of a piece with Karl Knausgaard and Ben Lerner.” Booklist.