« Itzuli albistegira

“Hautsi da Anphora" kontzertu-ikuskizuna

2022-03-07  ¦  Albisteak

Martxoan zehar zenbait ekitaldi egingo dira “Hautsi da Anphora" kontzertu-ikuskizunarenak. Ruper Ordorikaren 1980ko diskoa, Bernardo Atxagaren Etiopia liburuko poemetan oinarritua, eszenarako berregina. Musikariekin (Ruper & Mugalaris), idazlea bera taula gainean, Bernardo Atxaga.

“Hautsi da Anphora

1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: “Hautsi da Anphora”. Ruper Ordorikaren abestiak, Bernardo Atxagaren lehen liburuko (Etiopia) hitzekin. Disko haren abesti guztien errepasoa egiten duen kontzertu/ikuskizunaa antolatu dute aurten Loraldiak eta Korrika 22k ekoiztuta, eta Euskal Herriko zenbait puntutan ikusi ahal izango da.

Estreinaldia martxoaren 6an izan zen Senperen, eta hurrengo ikuskizunak hauek izango dira:;

  • Martxoak 10, Iruñea (Gaiarre antzokia)
  • Martxoak 11, Bilbo (Euskalduna)
  • Martxoak 20, Eibar
  • Martxoak 25, Gasteiz (Principal)
  • Martxoak 27, Errenteria.

Berritzaileak diren poema eta kanta haiek badute zer konta gaurko garaietan. Horregatik “Hautsi da Anphora” disko osoa da, hamar kantuak hurrenkeran ‘Hi hintzena’rekin hasi eta ‘Zenbait bertso xelebre’rekin bukatuz, Ruper Ordorika eta bere taldea, Mugalaris. Kantuen artean hitza hartzen Bernardo Atxagak, kantuei argi pittîn bat ezartzeko, nola sortuak izan ziren iradokiz, nongotasuna eta kokalekua eskainiz.

Ikuskizuna ekoiztu dute, esan bezala, Loraldiak eta Korrikak.