« Itzuli albistegira

"Xola eta lapurra" aurkeztu da, Xola txakurraren 5. ipuina

2015-12-01  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxagak bere azken liburua aurkeztu du: Xola eta lapurra (Erein, 2015). Xola txakurtxoaren 5. abentura izango da.

Azaroa hilabete betea izan da Atxagarentzat. Erlea aldizkariaren 9. alea aurkeztu du, Muskerraren bidea inauguratu Asteasun, eta Xolaren ipuin berria ere kaleratu du.

"Xola eta lapurra" du izenburu, eta 8-12 urteko haurrentzako liburua da. 1995ean sortutako pertsonaiaren 5. abentura izango da. Durangoko azokan izango da salgai, eta dagoeneko baita sarean ere.

Xola nagi-nagi dago etxean etzanda eta auzoaren telebista aparatutik entzuten du ahots bat: "Eskuek hitz egiten dute! Eta hankek ere bai, baita begiek ere! Eta sudurrak! Eta bihotzak… bihotzak zer esanik ez!". Gero gangster batzuk entzuten ditu lapurretan, eta beste oihu batzuk ere entzuten ditu eraikineko ezkaratzetik datozenak. Xolaren Burua lanean ari da ordurako. Belarriek esaten diotena Bihotzak berrestu dio: Etxeko Bizilagunen Bilera da, eta ahots haserre bat entzuten du: "Lapurrak! Lapurrak dira gure benetako problema!".

Argitalpenaren berri, hedabideetan: