« Itzuli albistegira

Bernardo Atxagak QIA saria jasoko du Italian

2015-05-29  ¦  Sariak

Bernardo Atxaga Erroman izango da datozen egunotan QIA aldizkariak emango dion saria jasotzeko.

Bernardo Atxagak QIA saria jasoko du Italian

QIA sarien hirugarren edizioa da, eta aurtengoan Bernardo Atxagari emango diote, bere jardun literarioarengatik.

Hori dela eta, idazle gipuzkoarra Erroman izango da ekainaren 3tik 6ra bitartean, hainbat ekitalditan parte hartuz.

Sari-banaketa ostegunean izango da, ekainaren 4an, Palazzo Nez Torlonian.