« Itzuli albistegira

"Obabakoak" argitaratu da Turkian

2015-02-13  ¦  Argitalpenak

Aste honetan aurkeztu da Obabakoak liburuaren azken edizioa. Kasu honetan turkierara itzulita eta Aylak Adamek argitaratuta.

"Obabakoak" liburuaren 46. edizioa da (26 hizkuntzatan). Lehendik ere bazegoen aukera "Obabakoak" turkieraz irakurtzekoa, 2001ean Dost Kitabevi argitaletxeak kaleratuta. Kasu honetan, berriz, Aylak Adam-ek argitaratu du.

Atxagaren 4 liburu daude argitaratuta turkieraz: orain aipatu dugun "Obabakoak" honetaz gain, "Zeru horiek", "Gizona bere bakardadean" eta "Soinujolearen semea".