« Itzuli albistegira

Xolaren Abenturak, 2013ko liburu onenen artean, The Independent-entzat

2013-12-10  ¦  Hemeroteka

Xolaren Abenturak, euskarazko liburuetatik ingelesez egin den bilduma bat, 2013. urteko liburu onenen artean sailkatu du The Independent egunkari britainiarrak, haurren kategorian. Duela pare bat hilabete Pushkin Press etxeak The Adventures of Shola argitaratu zuenetik, goraipamenak ari da jasotzen liburua Erresuma Batuan.

Xolaren Abenturak, 2013ko liburu onenen artean, The Independent-entzat

The Independent-eko atalkako bilduman, 2013ko haur literatura onena Micholas Tuckerrek egin du. Honela deskribatzen du Bernardo Atxagaren lana, eta liburuko pertsonaia, Xola txakurra:

"Zakur txiki honek gurariak, bere trebetasunetatik gain daudenak, guztiz xarmangarriak dira, istorio nolabait ironikoetan bilduta".

Errekonozimendu honek gogoratzen digu Julia Ecclestone autore britainiarrak egin zuena: Nagusi egin aurretik irakurri beharreko 1001 liburu. Aukeraketa hartan Behi euskaldun baten memoriak sartu zuen Ecclestonek.

Urrian kaleratu zenetik, The Adventures of Shola aipu interesgarriak ari da jasotzen. Adibidez, Bookbablers gunean eta Lancashire Evening Post egunkarian. Bereziki gustatu zaigu 10 urteko haur batek The Guardian-en idatzi duena:

"Uste dut Euskal Herriko autore baten liburu zoragarria dela The Adventures of Shola. Ilustrazioak bikainak eta umoretsuak dira, baina liburuaren kontrazala ikusi nuenean pentsatu nuen ni baino gaztetxoagoentzat izango zela (10 urte ditut). Istorioak harrapatu egiten zaitu, barre algaraka hasteraino, eta irribarrea ere marraztuko zaizu aurpegian."

Liburuaz gehiago: