« Volver a la noticias

Atxagaren bi liburu berri argitaratu ditu Pamielak: "Kilker bat autopistan" eta "Ata Pank eta Ate Punky"

06-11-2020  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxagaren Kilker bat autopistan saiakera eta Ata Pank eta Ate Punky haur literaturako liburua argitaratu berri ditu Pamielak.

Atxagaren bi liburu berri argitaratu ditu Pamielak:

Kilker bat autopistan saiakera-liburuan Atxagak Euskadi Irratiko Faktoria saiorako testuak bildu ditu. Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak dira, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita eta osatuta.

Bestalde, etxeko txikientzat pentsatutako beste liburu bat ere aurkeztu du Atxagak, Ata Pank eta Ate Punky, Mikel Valverderen marrazkiekin. Ata Pank eta Ate Punky bi ahate bitxi dira. Lotsagabeak, ahozikinak eta tontorroi xamarrak. Haien gaiztakeriak irribarrez jarraituko ditu irakurle gazteak. Bi ahate bitxi! Bi harribitxi!