« Volver a la noticias

"Nevadako egunak" finalista Estatu Batuetako PEN America 2019 sarietan

26-01-2019  ¦  Sariak

PEN America sari entzutetsuen epaimahiak atzo iragarri zituen aurtengo sarietako finalistak, eta horien artean dago, 2018an Estatu Batuetan argitaratutako itzulpen-lan onenen artean, Bernardo Atxagaren Nevadako egunak. Otsailaren 26an jakingo dugu irabazlearen izena.

Duela egun batzuk aurreratu genizuen Nevadako egunak eleberria 2019ko PEN America sarietako hautagaien artean zegoela. Bada, atzo eman zituzten kategoria bakoitzeko 5 finalisten izenak eta Bernardo Atxagaren lana 2018an Estatu Batuetan argitaratuko bost itzulpen-lan onenen artean aukeratu dute.

Lehenago ere sartu da "Nevada Days" (Greywolf Press, 2018) beste zenbait zerrendatan, eta oso harrera ona izan du Estatu Batuetan argitaratu zenetik. Oraingo hautagaitza honek, beraz, azken hilabeteetako ibilbidea berresten du.

PEN America sariketako irabazleak otsailaren 26an jakinaraziko dituzte New Yorken izango den 2019 PEN America Literary Awards zeremonian. Ea zorterik dugun!

2019ko finalistak itzulpen-lanik onenen artean hauek dira:

  • Nevada Days, Bernardo Atxaga (Graywolf Press). Itzultzailea, Margaret Jull Costa.
  • Disoriental, Négar Djavadi (Europa Editions). Itzultzailea, Tina Kover.
  • The Stone Building and Other Places, Aslı Erdoğan (City Lights). Itzultzailea, Sevinç Türkkan.
  • Love, Hanne Ørstavik (Archipelago Books). Itzultzailea, Martin Aitken.
  • Trick, Domenico Starnone (Europa Editions). Itzultzailea, Jhumpa Lahiri.