« Back

'Holaxe bizi da Xola' argitaratu eta aurkeztu da

2023-05-18  ¦  Albisteak

Aste honetan aurkeztu da Donostian Holaxe bizi da Xola. Uxue Razquin editorea, Mikel Valverde ilustratzailea eta Bernardo Atxaga bera izan ziren bertan. Urteetan argitarturiko Xola txakurraren haurrentzako 5 liburuak azal gogorreko edizio batean batu ditu Ereinek edizio honetan.

'Holaxe bizi da Xola' argitaratu eta aurkeztu da

Uxue Razquin editoreak azaldu zuen nola Xolaren bost liburuetatik batzuk agortuta dauden, eta edizio bateratu hau premiazkoa bilakatu zela hortaz, euskarazko haur literaturaren oinarri den lan hau berreskuratzeko.

Mikel Valverde ilustratzailea ere bertan zen, 1995ean Xolari itxura zuri-gris hori eman zion bera. "Umorea eta erritmoa dituzte liburuek eta hori errazagoa da ilustratzeko», aipatu zuen Valverdek.

Atxagak, bere aldetik, edizio lanaren gaineko pista batzuk eman zituen, bereziki azken bi ataletan orrazketa batzuk sartu dituela (Xola eta Angelito 2004koan eta Xola eta lapurra 2015ekoan).

Haur literatura eta umorea idazteko grina anekdota batetik abiatuta ere kontatu zigun Atxagak, eta baita bere txakurzaletasunaren esplikazio bat, katuzaletasun apalago batekin alderatuta. Entzun bideoan:

Xola liburu bakarrean euskaraz orain ikusten dugun arren Holaxe bizi da Xola izenarekin, ingelesez eta japonieraz ere editatu izan da ale bakarrean Xolaren abenturak izenarekin. Ikus hemen gehiago ale horiez: ingelesez jasotako goraipamen batzuk, eta Japonian berriki ateratako edizio bereziarena, munduko haur-liburu onenen bilduma batean.

Hona, Holaxe bizi da Xola liburuaren aurkezpenak jasotako oihartzun batzuk: