« Back

Xola, munduko haur-liburu onenen artean

2022-12-01  ¦  Albisteak

Shogakukan Japoniako argitaletxe ospetsu bat da, eta aurten bete ditu 100 urte. Mendeurrena ospatzeko, 125 haur-libururekin osatutako kaxa berezi bat argitaratu dute, eta ale horien artean, Bernardo Atxagaren Xola dago.

Xola, munduko haur-liburu onenen artean

Itzulpen japoniarrean, ingelesez egin zen bezala, Xolaren lau liburuen bateratze bat egin da. Horixe integratu dute kutxa erako edizio berezi honetan.

Liburu/kaxa/bilduma delako hau esperientzia bat da, 125 ale aukeratuen azalak eta informazioa aurkitzen da bertan, eta erosleak aukera du kutxa bakoitzean dagoen kode bereziarekin, online erregistratu eta 125 aleak formatu elektronikoan irakurtzeko.

Irakurketa eta deskargen aldetik harrera ona dutenek paperezko edizioak ere ikusiko dituzte.

Japonierazko produktua eros daiteke argitaletxearen dendan. Shogakukanek orri honetan (japonieraz) azaltzen ditu liburuaren nondik norakoak.

Hauxe da edizioaren kutxaren tapa, eta azal nagusia:

Kontrazalean, hainbat libururen irudiak:

Xola eta basurdeak, eskuinean, beste bi libururen ondoan (El oro de los sueños, José María Merino; Platero y yo, Juan Ramón Jiménez):

Atxagaren liburuari dagozkion azalpen orriak: