« Back

Munduko Liburuaren Hiriburuan, Guadalajaran (Mexiko)

2022-12-01  ¦  Albisteak

Mexikoko Guadalajaren Munduko Liburuaren Hiriburua deritzon jaialdi literarioa egin ohi dute ("Capital Mundial del Libro"), aurtengo edizioan bertan izan zen Bernardo Atxaga urriaren 23tik 30era, egitarauko zenbait ekintzatan parte hartu zuelarik.

Munduko Liburuaren Hiriburuan, Guadalajaran (Mexiko)

Guadalajarako Capital Mundial del Libro delakoaren egitarauan eta iruditerian, zenbait agerpen izan zituen euskal idazleak.

Ekitaldi horiek eta beste batzuk bertako hedabideetan agertu ziren (bat , bi eta hiru adibide gisa), eta elkarrizketaren bat ere eskaini zuen Atxagak. Bideoan honetan, elkarrizketa-zati bat:

Atxagak Guadalajaran egindako egonaldia osorik hango Udalak ordaindu zuen.