« Back

Liber 2021 saria Bernardo Atxagarentzat

2021-09-23  ¦  Sariak

Idazle eta poeta gipuzkoarrak irabazi du aurtengo Liber 2021 saria. Urriaren 12an jasoko du saria editoreen LIBER azokaren ekitaldien barruan.

Liber 2021 saria Bernardo Atxagarentzat

Bernardo Atxagak irabazi du Liber 2021 literatur saria. Espainiako editoreen gremioen federazioak (FGEE) ematen duen saria da eta aurtengoan Atxagarentzat izango da.

Epaimahaiak idazlearen ibilbide literarioa nabarmendu nahi izan du, euskarari zein gaztelaniari ikusgarritasuna eman diona, kritikaren eta irakurleen harrera beroarekin, eta genero literario guztiak sendotzeko ahalegina eginez.

Bere ibilbide luze eta zabalean beste hainbat sari handi ere jaso ditu Atxagak, besteak beste, garrantzitsuenak bakarrik aipatzearren, Euskadi Literatura Saria (1988 eta 2014), Narratiba Sari Nazionala (1989), Grinzane Cavour Saria (2008), Mondello Saria (2008) eta Letren Sari Nazionala (2019).

Sari-banaketa urriaren 12an izango da Madrilgo Ifeman, Liber 2021 azokaren baitan.