« Back

Bihar aurkeztuko da Erlea aldizkariaren 9. zenbakia

2015-11-12  ¦  Argitalpenak

Bihar, azaroak 13, aurkeztuko da Bilbon "Erlea 9" aldizkaria, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen aldizkariaren zenbaki berria.

Bihar aurkeztuko da Erlea aldizkariaren 9. zenbakia

Bederatzigarren zenbakia da eta bi gai nagusiri buruz ari da: frontoiak eta astronautak.

Erlea 9 honetan honako hauek izan dira partaide: Piarres Aintziart, Kepa Altonaga, Aurelia Arkotxa, Amets Arzallus, Maite Arroitajauregi, Bernardo Atxaga, Imanol Bustindui, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Sebastian Gartzia, Jacinto Iturbe, Koldo Izagirre, Xabier Kintana, Jon Kortazar, Joseba Luzuriaga, Juan Ramon Madariaga, Xabier Muguruza, Lourdes Otaegi, Patziku Perurena, David Romtvedt, Ixiar Rozas, Joseba Sarrionandia eta Arantxa Urretabizkaia.

Azala Jose Antonio Azpilikuetak egin du.

Bestalde, Bernardo Atxagak sinatzen duen "Objektuak" atala Amaya Hernandorenari eskaini dio.

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du -Akademiaren egitasmoetako bat da-, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.