« Back

Atxagaren lana mintzagai Japoniako "Mainichi" egunkarian

2012-05-04  ¦  Hemeroteka

Nami Kaneko japoniar euskaldunak artikulua idatzi du Atxagaren lanaren inguruan Japoniako hedabide nagusienetako batean, Mainichi Shimbun egunkarian. Nami Kaneko berak bidali digu artikuluaren kopia. Hona hemen.

Nami Kaneko Japonian jaio zen, baina ederki mintzatzen da euskaraz. Duela egun batzuk artikulua argitaratu zuen Mainichi egunkarian, Japoniako hedabiderik garrantzitsuenean.

Kanekok berak bidali digu artikuluaren laburpena eta irudia:

"Artikuluan Obabakoak-i buruz idatzi nuen, irakurle japoniarrek Obabakoak ezagutzen dutelako, baina beste liburuak ere aipatu nituen. Obaba izeneko herrialdea Atxagaren beste liburu askotan ere agertzen dela, geografia mitiko eta zaharra, baina aldi berean literatur berri bat eraikitzeko lekua. Obabakoak eta Atxagaren beste liburuak irakurtzeko gogoa piztea nire asmoa zen."