« Volver a la noticias

"Desioa", Ata Pank eta Ate Punky ahate bihurrien bigarren liburua

03-12-2021  ¦  Argitalpenak

Ata Pank eta Ate Punky ahate bikotearen abenturen bigarren atala kaleratu du Bernardo Atxagak, Mikel Valverderen ilustrazioekin. Durangoko azokan izango da salgai, Pamielaren mahaian.

Iaz argitaratu zuen Bernardo Atxagak Ata Pank eta Ate Punkyren abenturen lehenengo liburua Pamielaren eskutik.

Iazko lehenengo lan hark jarraipena izan du eta aste honetan aurkeztu da bi ahate bihurri hauen abenturen jarraipena, Desioa izeneko izenburuarekin.

Udako arratsalde beroa zen, eta Ata Pank eta Ate Punky asperduriak jota zeuden beren patioan, zer egin ez zekitela. Halako batean, buruak altxatu eta zerura begira jarri ziren, ea han zerbait bazen. Alferrik. Han ez zen ezeren arrastorik.

- Non dira helikonteroak, Ata? Ez al zuten gaur pasatu behar? –galdetu zuen Ate Punkyk. Helikopteroari helikontero esaten zion berak.