« Volver a la noticias

"Obabakoak", maiatzeko liburu onenen artean Italian

02-06-2021  ¦  Argitalpenak

Italiako aldizkari literario nagusienetako batek, L'indicek, maiatzeko liburu onenen artean zerrendatu du Obabakoak. Udazkenean berrargitaratu zen Obabakoak Italian eta otsailean ere urteko liburu onenen zerrendan sartu zuen La Repubblica egunkariak.

Hileko liburu onenen aurkibide bat aurkezten du hilero L'Indice dei libri del mese aldizkariak, Italian dagoen agerkari kultural ezagunenetakoa denak. Bere maiatzeko zerrendan Bernardo Atxagaren lan bat sartu du, oso iruzkin onarekin, gainera: Obabakoak (21 Lettere, 2020).

Udazkenean berrargitaratu zuen Obabakoak italieraz 21 Lettere argitaletxeak. Aurrez, Giulio Einaudi argitaletxeak argitaratua zuen 1991an. Garai hartan bezala, oraingoan ere harrera ona ari da izaten irakurle eta kritikari italiarren artean, orain aipatu dugun iruzkin honez gain, La Repubblica egunkariak ere une honetako liburu onenen artean sartu baitu.

La certezza di trovarsi di fronte a uno scrittore completo, con un immaginario originale e una prosa cesellata nella convinzione che "la prima regola di un linguaggio letterario sia quella di non infastidire". (...) ...la questione linguistica dell’euskera passa in secondo piano di fronte alla bellezza del testo, che leggiamo nell’ispirata e pulsante traduzione di Sonia Piloto Di Castri. (...) Un plauso, allora, alla giovane e promettente casa editrice 21lettere per aver riproposto quello è considerato uno dei suoi capolavori e per essersi impegnata affinché Atxaga ritrovasse la meritata visibilità.