« Volver a la noticias

"Obabakoak", Alfaguararen edizio berezia Marta Cardenasen ilustrazioekin

27-12-2019  ¦  Argitalpenak

Alfaguara argitaletxeak "Obabakoak" liburuaren edizio berezia argitaratu berri du.

Bernardo Atxagak aurten bertan jaso duen Letren Sari Nazionala ospatzeko, Alfaguara argitaletxeak "Obabakoak"/bibliografia/obabakoak (1988) idazlanaren edizio berezi eta aparta atera berri du.

Edizio berezi honek tapa gogorrak ditu eta Marta Cardenas margolari gipuzkoarraren pinturak ditu.

Obabakoak lana 1988an argitaratu zen. 26 hizkuntzatara itzulia, Euskadi Saria, Espainiako Narratiba Saria eta Kritikaren Saria irabazi zituen idazleak lan horri esker, eta European Literary Award sarian finalista izan zen.