Albisteak
Albiste berriagoak »Atxagaren bi liburu berri argitaratu ditu Pamielak: "Kilker bat autopistan" eta "Ata Pank eta Ate Punky"
2020-11-06 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxagaren Kilker bat autopistan saiakera eta Ata Pank eta Ate Punky haur literaturako liburua argitaratu berri ditu Pamielak.

"Pange lingua, voglio una pizza" ikuskizun literarioa, gaur Bilboko Arriagan
2020-07-21 ¦ Ikuskizunak
Bernardo Atxagak eta Joseba Apaolazak Pange lingua, voglio una pizza ikuskizun literarioa emango dute gaur arratsaldean, uztailaren 21ean, arratsaldeko 19.30etan, Bilboko Arriaga antzokian. Otoitz zahar bat, poema bufo bat, poesiaren inguruko hegaldatze bat.

"Soinujolearen semea" argitaratu da Japonian
2020-06-02 ¦ Argitalpenak
Soinujolearen semea (Pamiela, 2003) eleberriaren japonierazko itzulpena argitaratu da duela egun gutxi Japonian.

"10 of the best novels set in Spain", Atxagaren "Obabakoak" The Guardian egunkariak egindako zerrendan
2020-05-21 ¦ Prentsa
Hemingway, Cervantes eta Atxaga bildu ditu The Guardian egunkariak 10 of the best novels set in Spain izeneko artikuluan.

"Casas y tumbas" argitaratu osteko prentsa-jarraipena
2020-04-14 ¦ Argitalpenak
"Casas y tumbas" gaztelaniazko edizioa argitaratu ondoren, prentsan azaldutako iruzkin, elkarrizketa eta albisteak jaso ditugu.

"Bi – Storie di Obaba" antzezlanak arrakasta Italian
2020-03-03 ¦ Publicaciones
Bi anai (Erein, 1985) lanean oinarritutako antzezlana taularatu du Nuovo Teatri Sanità taldeak Napolin (Italia), baita arrakastaz taularatu ere. Orain Milanera eramango dute.

"Memoirs of a Basque Cow" argitaratu da Erresuma Batuan, Dedalus etxearen eskutik
2020-03-03 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxagaren lan ezagunenetako bat argitaratu berri da Erresuma Batuan: Memoirs of a Basque Cow (Dedalus, 2020).

"Casas y tumbas" eleberria, 2020ko idazlan nabarmenen artean
2020-01-08 ¦ Prentsa
Hasi berri dugun 2020. urte honetan argitaratuko diren liburuen arteko interesgarrienak azpimarratu ditu RTVE telebista kateak. Besteak beste, urtarrilean argitaratuko den Casas y tumbas, Bernardo Atxagaren azken eleberria.

"Obabakoak", Alfaguararen edizio berezia Marta Cardenasen ilustrazioekin
2019-12-27 ¦ Argitalpenak
Alfaguara argitaletxeak "Obabakoak" liburuaren edizio berezia argitaratu berri du.

Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi du Bernardo Atxagak
2019-11-25 ¦ Sariak
Bernardo Atxaga idazleak jasoko du aurtengo Espainiako Letren Sari Nazionala. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Kultura Ministerioak banatzen du.
