« Itzuli albistegira

"Tripas (y corazón) de la escritura", Atxagak maiatzean Galizian emango duen idazketa-tailerra

2022-02-19  ¦  Albisteak

La Plantación izeneko ekimenak antolatuta, "Tripas (y corazón) de la escritura" izeneko tailerra gidatuko du Bernardo Atxagak Sober herrian (Lugo, Galizia).

La Plantación proiektu kulturalak antolatuta Tripas (y corazón) de la escritura izeneko tailer praktikoak Bernardo Atxaga izango du gidari. Idazleak sormen literarioaren inguruko bere esperientzia eta idazle izateaz eta literaturaz duen ikuspegia emango du.

Tailerra hibridoa izango da, hitzaldi edo ikasgaietaz gain, kolokio edo berriketaldiak ere izango direlako. Edozein zaletuk eman dezake izena tailer honetan, ez baita esperientziarik eskatzen.

  • EGUTEGIA: maiatzak 20tik 22ra
  • IRAUPENA: 14 ordu
  • TOKIA: "Casa Grande de Rosende", Sober (Lugo, Galicia). Ribeira Sacra izeneko eskualdean, Ourensetik gertu eta ondo komunikatuta.
  • Izen-ematea: maiatzaren 6ra arte. Plaza mugatuak. Informazio gehiago: 692958529 / info@laplantacion.info.

    Informazio guztia: