« Itzuli albistegira

"Pange lingua, voglio una pizza" ikuskizun literarioa, gaur Bilboko Arriagan

2020-07-21  ¦  Ikuskizunak

Bernardo Atxagak eta Joseba Apaolazak Pange lingua, voglio una pizza ikuskizun literarioa emango dute gaur arratsaldean, uztailaren 21ean, arratsaldeko 19.30etan, Bilboko Arriaga antzokian. Otoitz zahar bat, poema bufo bat, poesiaren inguruko hegaldatze bat.

Pange lingua, Bernardo Atxagak ume zenean bere jaioterrian entzuten zuen otoitza zen, elizan oraindik latina erabiltzen zen garaietan; Voglio una pizza, erlijiozko esperientziatik berrogeita hamar urtera idatzi zuen poema bufoaren izenburua da.

Bi une horien artean, hirurogeita hamarreko hamarkadan Etiopia, euskal literatura modernoaren historian jauzia eragin zuen liburua, idaztera eraman zuen poesia jarduna. Irakurketa elebiduna izango da parte batean, eta Joseba Apaolazak helaraziko dizkie itzulpenak eta oharrak ikus-entzuleei.