« Itzuli blogera

Bernardo Atxaga Euskadi Irratian izan da: "Justizia da gauza bat; eta beste gauza bat da Justizia Espainian"

2019-04-15  ¦  Prentsa

Bernardo Atxaga Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da. Beste batzuen artean hiru gai nagusi izan dituzte hizpide: "Soinujolearen semea" filmaren estreinaldia, aurten argitaratuko duen liburu berria, eta idatzi nahi duen hurrengoa, Altsasuko auziaren inguruan harilkatua.

Madrilen gaia propio atera nahi zuelako iragarri zuen Altsasukoa. Datorren urterako proiektua da hori. Aurrez iritsiko da idatzita daukan nobela "Arriskuak eta tristeziak" izenburu izan lezakeena.

 

Erantzun



E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik