« Itzuli albistegira

"Esteban Werfell" ipuina, Mexikoko antologia batean

2015-06-16  ¦  Argitalpenak

Mexikoko UNAMek Bernardo Atxagaren ipuin bat argitaratu du bere "Sólo cuento" antologian. Obabakoak liburuan argitaratu zen "Esteban Werfell" ipuina da aukeratutakoa.

Mexikoko UNAM unibertsitate ezagunak (Universidad Nacional Autónoma de México) Solo cuento antologiaren 7. alea argitaratu du.

Bertan, beste dozena bat ipuinekin batera, Atxagaren idazlan bat ere argitaratu dute, "Esteban Werfell", jatorriz Obabakoak liburuan argitaratu zena.