« Volver a la noticias

Erlea aldizkaria aurkeztu da

08-10-2009  ¦  Argitalpenak

Gaur, urriak 8, aurkeztu da Donostian "Erlea" kultura aldizkari berria. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

Erlea aldizkaria aurkeztu da

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak abian jarri duen egitasmoa da eta Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratuko da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean.

Lehenego zenbakiaren aurkibidea ikusi nahi baduzu, hementxe duzu PDF formatuan.

Ekitaldi hau Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko antolatzen ari diren ekitaldien barruan burutuko da. Erlea aldizkariaren aurkezpenaz gainera, gaur arratsaldez, emanaldi artistikoa ere antolatu dute arratsalderako: "Paradisua, katuak eta abar", Bernardo Atxagaren eta Juan Carlos Perezen eskutik. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da.