« Back

Bernardo Atxaga Bilboko "Gutun Zuria" jaialdian

2012-04-20  ¦  Jaialdiak

Bernardo Atxaga Bilbon izango da asteburu honetan, Alhondigan antolatu den Gutun Zuria Bilboko nazioarteko letren jaialdiaren barruan. Gutun Zuria Jaialdia letren munduko pertsonaia garrantzitsuenen topagunea da, eta Bilbo urteroko nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi du. Hauxe du bere V. edizioa.

Bernardo Atxaga Bilboko

Bilboko Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia letren munduko pertsonaia garrantzitsuenen topagunea da, bai eta egileak ezagutzeko gunea ere, eta Bilbo urteroko nazioarteko erreferentziazko topaleku bihurtu nahi duen Jaialdia da.

Aurtengo ekitaldia apirilaren 16tik 22ra izango da Bilboko Alhondigan, eta Amerikako Estatu Batuetako literatura da aurtengo gonbidatua. Besteak beste, William Gibson, John Verdon eta Chuck Palahniuk izango dira egunotan Bizkaiko hiriburuan.

Aurtengo egitarau zabalaren barruan Bernardo Atxaga ere protagonista izango da. Bihar, larunbata, liburuak sinatzen izango da eta igande arratsaldean, apirilaren 22an, hizketaldi publikoa izango du Àngels Barceló kazetariarekin. Ondoren irakurle eta entzuleekin solasaldia ere izango du. Lehenago ere izan da Atxaga Gutun Zuria jaialdian.

Informazio guztia eta egitarau zehatza Alhondigaren webgunean eta EITBko beste albiste honetan.

EGUNERAKETA: hizketaldiaren bideoa ikusgai dago sarean.