Korrespondentziak / Korrespondime / Correspondencias

Editorea: Erein (DSS2016 bilduma) (Euskara / Castellano / Albaniera)
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9109-154-7
Orrialdeak: 242

Donostia 2016ren Chejov vs Shakespeare proiektuaren bidez, Euskal Herriko eta nazioarteko hamasei idazle esanguratsu harremanetan jarri dira, gatazken inguruko (bere zentzu zabalenean) gutun bidezko elkarrizketa sakon bat izan zezaten. Zortzi idazle-bikoteek elkarri bidali dizkioten gutunak orain ezagutzera emango dira, liburu banatan argitaratuta. Horrez gain, liburuak aurkezteko beste hainbeste jendaurreko topaketa egingo dira. Atxagak eta Shehuk osatzen duten bikotearen artekoa izan da argia ikusi duen aurrenekoa. Erein argitaletxeak atera berri du liburua, Korrespondentziak - Korrespondime - Correspondencias izenburuarekin.

Ikusi gehiago albistegian.

..............

Hona zein den tragedia shakespearetar eta komedia txe-khovtar baten arteko alde nagusia: Shakespeareren tragedia baten amaieran agertokia gorpuz betea dagoela, pertsonaia hilez, eta beharbada justizia nagusitu da, beharbada. Txekhoven antzezlan baten bukaeran, jende guztia desilusionatua dago, guztiz joa, atsekabetua, adoregabetua; baina bizirik. Eta nik bizitza osoan sinetsi izan dut borroka egin behar genukeela, ez gatazka baten amaiera zoriontsu bat izateko -gatazken amaiera zoriontsuetan ez dut nik sinesten-, soluzio txekhovtar bat izateko baizik.